ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO

2021/07/03
ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO

27 urteko jokalari kataluniarrak 2 denboralditarako sinatu du Real Unionekin.

Real Unionek eta Albert Vivancosek akordio batera iritsi dira erdilari kataluniarrak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko.

Albert Vivancos Girona FCko harrobian hezi eta talde honekin Bigarren A Mailan bi neurketa jokatu duen erdilaria da. Gironaz gain, Espainiar Estatuko brontzezko mailan esperientzia handiko jokalaria da; besteak beste, CE L ́Hospitalet (utzita), Hercules CF (utzita), UE Llagostera (utzita), UCAM Murcia, Salamanca CF eta UE Oloten jokatu du. Orotara, 27 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan UE Olotekin.

Real Unionek sare sozilaetan argitaratutako bideo batean, honako hau adierazi du jokalari kataluniarrak: "Albert Vivancos nauzue, Real Unioneko jokalari berria. Denboraldi honi aurre egiteko eta elkarrekin garaipen askoz gozatzeko ilusio handiarekin nabil. Laster ikusiko dugu elkar Galen. Aupa Union!"