Albert Carbó izanen da Real Uniongo entrenatzaile berria
2024/12/04
Peraladako gaztea, Unai Emeryrekin batera, Aston Villako lehen taldeko staff-eko kidea izan da orain arte. Gaur zuzendu du talde txuribeltzaren lehen entrenamendua.
Albert Carbó izanen da Real Uniongo lehen taldeko entrenatzaile berria, Mikel Llorente hondarribiarra kaleratu ondotik. Peralada eta UE Figuereseko harrobian hezitakoa da Carbó eta 2019an hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea. CF Peraladako lehen taldeko entrenatzaile izaten hasi zen eta bi denboraldik aritu zen lan horretan. 21/22 denboraldian, Unio Esportiva Olotek fitxatu zuten eta 28 jardunalditan, 15 garaipena eskuratu zituen. Duela bi denboralditik, Aston Villako lehen taldeko staff-eko kidea da, Unai Emeryrekin batera.