Alaine Aguerralde eta Carla Arwen Martinez hirugarren Espainiako 20 urtez azpiko Txapelketan

2025/03/10
400 eta 60 metroko lasterketan lortu zituten brontzezko dominak. Horrez gain, bertze hainbat atletek lan ona egin zuten lehiaketan, proba desberdinetako finaletan sartuz eta marka onak eginez.
Alaine Aguerralde eta Carla Arwen Martinez hirugarren Espainiako 20 urtez azpiko Txapelketan

Bidasoa Atletiko Taldeko gazteak Pista Estaliko Espainiako 20 urtez azpiko Txapelketan izan ziren asteburuan. Salamancan ospatu zen eta brontzezko bi dominekin bueltatu ziren etxera BATekoak, Alaine Aguerraldek 400 metroko lasterketan lortutakoa, baita Carla Arwen Martinezek 60 metroko lasterketan lortutakoa ere.

Alaine Aguerraldek brontzezko domina eskuratu zuen 400 metroko lasterketan, Espainiako 20 urtez azpiko hirugarren postuan sailkatuta. Finalera 55:94 segunduko denborarekin pasatu zen Aguerralde. Podiumeko postuan begiz jota zituela jokatu zuen finala. Lehen itzulietan azken postuetan zegoen kokatuta atleta, baina erritmoa aldatuz joan zen eta hirugarren postuan bukatu zuen azkenik, 55:44 segunduko denbora eginez eta Gipuzkoako errekor absolutua lortuz. 

Carla Arwen Martinezek ere brontzezko domina poltsikoratu zuen 60 metroko lasterketan. 7,54 segundurekin gainditu zuen kanporaketa eta finalerdietan, marka hau hobetu egin zuen (7,49). Finalera pasatzea lortu zuen Arwenek eta bertan, 7,39 segundurekin, bigarren sailkatuarekin berdinduta bukatu zuen próba. Photo-finishak erabaki zuen podiuma eta brontzezko domina eskuratu zuen honela BATeko atletak, bere marka pertsonalik onena ere lortuz. 

Arwenek 200 metroko lasterketan hartu zuen parte baita ere, baina irteeran izan zen gaizki ulertu baten ondorioz, 26,67 segunduko denbora egin zuen eta hurrengo fasetik kanpo gelditu zen. 200 metroko proba berean, Leire Martiarena zazpigarren izan zen, bere marka pertsonalik onen alortuz. 25,13 segundurekin gainditu zuen kanporaketa. Finalera ailegatu zen honela, eta zazpigarren postua eskuratu zuen bertan, 25,38ko denborarekin. 

3.000 metroko lasterketan berriz, Ander eta Mikel Aramendik hartu zuten parte eta bostgarren eta hamabostgarren izan ziren, hurrenez hurren. Anderrek lehen finalean hartu zuen parte eta, 8:29,66ko denbora eginez, bostgarren postua eskuratu zuen. Sailkapen orokorrean, hamaikagarren postua lortu zuen, pasa den urtekoa hobetuz. Mikel berriz, bigarren finalean lehiatu zen eta, 8:42,64ko denborarekin, hamabostgarren postua lortu zuen sailkapenean. 

Aritz Zuazok berriz, bederatzigarren postua eskuratu zuen altuera-jauzian, 1,90 metroko langa gaindituz. Irati Errok 800 metroko lasterketan hartu zuen parte eta hamaseigarren postuan sailkatu zen, lehen finalerdian parte hartuz eta 2:21,71 minutuko denbora eginez, finalerdi hortan seigarren izanda. 1.500 metroko lasterketan berriz, bi atleta izan zituen BATek. Ishra Rahali bostgarren izan zen bere finalerdian, 4:54,18 minuturekin, eta sailkapen orokorrean hamalaugarren izanda. Izaskun Sanz bere aldetik, finalerdi berean lehiatu zen eta zazpigarren izan zen, 4:56,73 minuturekin, eta finaletik kanpo geldituta.