AITZPEA GONZALEZEK BOSTGARREN BUKATU DU 23 URTEZ AZPIKOEN MUNDIALEAN
Espainiako selekzioa errepresentatuz aritu da asteburu honetan Santiagotarrak Arraun Elkarteko arraunlaria eta arraun olinpikoko 4- modalitatean bostgarren izan da
Santiagotarrakeko arraunlari gazteak emaitza paregabeak eskuratzen jarraitzen du, oraingo honetan, Espainiako selekzioarekin 4- modalitatean bostgarren egitea lortu zuen asteburu honetan ospatu den 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan. Estropadako zati handi batean domina lortzeko lehiatzen aritu zen Aitzpe eta euren taldekideak, baina azkenean oso errespetagarria den bostgarren postu batekin konformatu behar izan zuten.
Estropada honekin Aitzpeak maila naizionalean zein internazionalean emaitza ikaragarriekin denboraldia amaitutzat ematen du. Aste batzuetan atseden hartu ondoren, asteburu honetan lehiatutako botea 2020ko maiatzan Lucernan ospatuko den Joko Olinpikoetako errepeskan klasifikatzen saiatuko da irundar gaztea.