AITZPEA GONZALEZEK 11. BUKATU DU VARESEN

2021/04/13
AITZPEA GONZALEZEK 11. BUKATU DU VARESEN

Santiagotarrakeko aulki-mugikorreko arraunlaria Varesen jokatutako Europako Txapelketan parte hartu zuen Espainiako Selekzioarekin.

Santiagotarrakeko aulki-mugikorreko Aitzpea Gonzalez arraunlaria mundu osoko uretan barrena arraunean jarraitzen du. Azken txapelketa Varesen izan du, Espainiako Selekzioarekin, 4- modalitatean, Europako Txapelketan hartu zuen parte.

23 urtez azpiko lehiaketetan lehiatzetik txapelketa absolutuetan lehiatzera jauzi handia dago eta Vareseko txapelketan jauzia oso nabaria izan zen. Espainiako Selekezioko boteak gorabehera ugari izan zituen asteburu osoan zehar eta ezin izan zen egoerarik onenean lehiatu.

Ostiralean hasi zuten Aitzpea Gonzalezek eta bere kideek txapelketa. Lehen boteetatik oso urrun ibili ziren eta errepeskan sailkaitzea besterik ez zuten posible izan. Azken postuan bukatu zuten 7:16:08-ko denborarekin, serieko txapeldun izan zen Herbehereak 26 segundu atera zizkieten. Errepeskan, lehen seriean egindako denbora hobetu zuten, baina ez zen nahikoa izan A finalean sartzeko. Proba Britania Handiak bereganatu zuen (6:29:51) eta Aitzpea Gonzalez azken sailkatu bezala bukatu zuen (6:55:89).

B finalean lehiatzeko asmoa izan zuten, baina osasun arazoak medio, Aitzpearen taldekide batek botea utzi behar izan zuen eta azken egunean beste arraunlari batek ordezkatu zuen. Horrelako aldaketek eragina izan ohi dituzte emaitzetan, eta hala suertatu zen. B finala ez zen nahi zuten bezala atera, bosgarren postuan iritsi ostean, serieko azkenaurreko bezala bukatu zuten. Lehia estua izan zuten amaieran Alemaniako botearekin eta 29 zentesimengatik hauek garaitzeko indarra izan zuten. Sailkapen orokorrari dagokionez, Vareseko Europako Txapelketa 11.postuan bukatu zuen Aitzpea Gonzalezek.