AITZPEA GONZALEZ BOSTGARRENA DUISBURGON

2020/09/08
AITZPEA GONZALEZ BOSTGARRENA DUISBURGON

23 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatu zen asteburuan Duisburgon eta Aitzpea Gonzalez Espainiako selekzioarekin launakako proban A finaleko 5.denbora azkarrena lortu zuen

Asteburu gogorra izan du Aitzpea Gonzalezek, Espainiako selekzioarekin Duisburgon aritu da 23 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen. Launakako proban aritu da arraunlari irundarra, berarekin, Esther Briz, Iria Jarama, eta Nuria Puig aritu dira.

Udara osoa Irunetik kanpo eman du Aitzpeak txapelketa hau prestatzen, ekainaren 28tik Amposta eta Banyolasen kontzentratuta izan da Espainiako Selekzioarekin. Lanak fruituak jaso zituen, izan ere, final erdietan bigarren denbora azkarrena eginez, A finalean sailkatzea erdietsi dute. Guztira, bederatzi selekzio indartsuren aurka aritu dira, eta esan bezala, Aitzpea eta haren kideak bostgarren bukatu dute.