AITOR ZULAIKAK ZUZENDUKO DU REAL UNION DATORREN URTEAN

2020/06/02
AITOR ZULAIKAK ZUZENDUKO DU REAL UNION DATORREN URTEAN

Real Unionek Aitor Zulaika fitxatzea lortu du, lehen taldeko entrenatzaile berria izango da uztailaren 1etik aurrera.

Aitor Zulaika (42 urte, Azpeitia) 14/15 eta 15/16 denboraldietan bere etxea izandakora itzuli da, eta bere gain hartu du ontzi txuri-beltza gidatzeko erronka. Salbuespenezkoa eta arraroa, baina, aldi berean erakargarriaizango den denboraldia zuzentzeko hautatua izan da.

Entrenatzaile azpeitiarra fitxatzeko Realarekin lortutako akordio adiskidetsuaren baliatu du Real Unionek. Dagoeneko Zulaika eta klubeko Idazkaritza Teknikoa harremanetan daude 2020-2021 denboraldia eta plantila osatzeko helburuan. Hala ere, uztailaren 1a arte ez da Stadium Galera itzuliko, ordura arte, Zubietan orain arteko lana burutuko du.