“AITOR ZULAIKA OSO GARRANTZITSUA IZAN DA NIRE EGOKITZAPENEAN”

2021/04/01
“AITOR ZULAIKA OSO GARRANTZITSUA IZAN DA NIRE EGOKITZAPENEAN”
(Argazkia: Giovanni Batista)Oriotar peto-petoa, erregaterako abilezia ikaragarria duena eta bere onena emateko gogo izugarria duen futbolaria da Zourdine Thior. Real Unionen neguko fitxaketa izan, Aitor Zulaikak deitu bezain laster batu zen taldera. Ezagunak zituen talde irundarrean, teknikaria eta zenbait jokalari. Iritsi eta lehen neurketetan bi gol egiteko gai izan zen, horietako bat bere talde ohiaren aurka, Erreala B-ren aurka. Egokitzapen prozesuan, Real Unionek aurrean dituen erronketaz eta beste gai batzuetaz berarekin jardun gara.     Aurreko asteko porrotaren ostean, 0-1 Athletic B-ren aurka, nola aurkitzen da taldea?Taldeak, berdin berdin, ilusionatuta jarraitzen du. Bigarren fasea hasteko gogo handiak ditugu, gure helburua Federazioko 1.mailan jokatzea da eta lortzeko aukerak ditugulakoan nago. Nahiz eta asteburu honetan ez jokatu, taldea ondo entrenatzen ari da eta hurrengo asteko erronkarako prestatuak gaudela uste dut.Harrera bikaina izan zenuten, baina garaipena ezin izan zenuten lortu:Partidu ona jokatu genuen Athletic B-ren aurka, baina horrelakoa da futbola. Zuk sartzen ez duzunean, aukerak ematen dizkiozu aurkariari golak egiteko eta igandean hori gertatu zen. Edonola ere, berdegunera ateratzen garen bakoitzean gustora geratzen gara ematen dugun mailarekin. Igandean dena eman genuen, sailkapena lortu nahi genuen, baina ezin izan genuen gauzatu.Errealean eta Coimbran aritu ostean, Real Unionera iritsi eta Orion entrenatzen hasi. Hori luxua: Ilusio handia egiten dit Orion entrenatzea. Txikitatik Orion bizi izan naiz, Orion hezi eta hazi nintzen eta oriotarra sentitzen naizen aldetik oso harro nago Real Unionekin Orion entrenatzen aritzeaz. Oso gustura nago Real Unionen.Nolakoa izan zen Portugaletik joan eta Real Unionera iritsi zineneko prozesua? Ailegatu baino lehenago banekien jokalari onak zituela Real Unionek taldean. Argi nuen %100 baino gehiago eman behar nuela hasierako hamaikakoan tokia aurkitzeko. Abantaila txiki batekin iritsi nintzen; izan ere, Aitor Zulaika izan nuen entrenatzaile Erreala B-n eta oso ondo ezagutzen dugu elkar. Berak eta taldeak eskainitako laguntza ezinbestekoa izan da azkar Real Unionen nire onena ematen hasteko.Zenbat urte igaro zenituen Zubietan? 7 urte.Urte horietan, Aitor Zulaikarengandik asko ikasteko beta izango zenuen: Egia esan, Aitorrekin asko ikasi nuen. Zorte handia dut aurten ere berarekin egoteko aukera dudalako.Aitor Zulaika zuretzat garrantzitsua izan al da zure jokoan konfiantza eskuratzen joateko? Aitor Zulaika oso garrantzitsua izan da nire egokitzapenean. Nire ustez, teknikariaren konfiantza izatea asko laguntzen dit nire onena emateko orduan. Aitorrek deitu zidanean ez nuen zalantzarik izan. Aukera bikaina da niretzat Irunen jokatzea: etxera bueltatzeko, nire onena emateko eta nire futbola zein den demostratzeko.Erreala B-en eta Real Unionen izan duzun Aitor Zulaika entrenatzailean desberdintasunik nabaritu duzu?Egia esan, ez. Aitor beti izan da entrenatzaile intentsoa eta izaten jarraitzen du. Aitorren entrenamenduak oso gogorrak izaten jarraitzen dute. Ez da batere aldatu.Jokalariak eraldatzeko moduko entrenatzailea dela esan dezakegu? Zalantzarik ez. Alde horretatik asko laguntzen duen entrenatzailea da Aitor Zulaika. Taldeari bikain datorkio horrelako entrenatzailea.Eskubitik ala ezkerretik aritzen zara gustorago?Eskubitik erosoago sentitzen naiz, baina bi aldeetatik ondo jokatzen saiatzen naiz taldea ahalik eta gehien laguntzeko. Nire postu gogokoena eskubian jokatzea da, dudan golpeoarengatik hobe datorkidan posizioa baita.Taldeari zerbait desberdina eskaintzen diozu? Lehendik plantilan ez zuen zerbait?Taldean oso jokolari onak daude eta ni saiatzen naiz ahal dudan guztietan nire onena ematen. Nire indarguneak bizkortasuna, erregaterako ahalmena eta azken metroetan txispa izatea da. Defentsiboki zein ofentsiboki taldea ahalik eta gehien laguntzea da taldean dudan egitasmoa.Fase berria irekitzen da Real Unionentzat:Dugun guztiarekin ekingo diogu bigarren fase honi. Partidu guztiek hiru puntu baino gehiago balio dute eta ahalik eta gehien eskuratzeko asmoa dugu. Pena pixkatekin bukatu genuen igandeko neurketa; nire ustez, beste emaitza erdiestea merezi izan genuen, baina horrelakoak suertatzen dira kirol honetan. Gure helburua lortzeko, bigarren fasean kontzentratu besterik ez dugu egin behar.Azken lau neurketetan gola falta izan zio Real Unioni. Bigarren fasean ezinbesteak golak egin beharko dira:Egia da, azkenengo lau neurketetan ate aurrean ez dugu jakin asmatzen. Futbola, askotan, boladen kirola da eta orain gola sartzeko zailtasunen boladan murgilduta gaude. Batzutan baloia sarera errazago sartzen da beste batzuetan baino. Hala ere, ondo entrenatzen ari gara eta bigarren fasean gola iritsiko direnaren zalantzarik ez dut.Erreala B-n aritutakoa zarenez, Errege Kopa Errealak irabaztea nahiko duzu… Zalantzarik gabe! Ni Errealean hezitutako naiz eta errealzalea naiz. Gainera, lehen taldean lagun ugari dauzkat eta asko poztuko nintzateke Kopa irabaziko balute. Mikel Oyarzabalekin, Ander Guevararekin, Aihen Muñozekin eta Alex Remirorekin bizipen zoragarri ugari izan ditut. Imanol Alguacil ere ondo ezagutzen dut, Orion, Zarautzen eta Errealean entrenatzaile izan nuen. Horregatik guztiagatik, Errealak Errege Kopa etxera eramatea espero dut. Entzun elkarrizketa