AITOR ZULAIKA: “NIK USTE ONDO PRESTATUTA IRISTEN GARELA LEHEN PARTIDU HONETARA”

2022/08/26
AITOR ZULAIKA: “NIK USTE ONDO PRESTATUTA IRISTEN GARELA LEHEN PARTIDU HONETARA”

Real Unionek igande honetan jokatuko du etxean denboraldiko lehen neurketa Cornellaren aurka

Real Unionek igande honetan, abuztuak 27, emanen dio hasiera aurtengo denboraldiari. Stadium Galen jokatuko dute lehen neurketa hau eta Cornella taldea jaso beharko du oraingoan,12:00etan. Aitor Zulaikak taldea “gogotsu eta ilusioarekin” dagoela aipatu du atariko prentsaurrekoan.

Aitor Zulaika Real Uniongo entrenatzaileak igandeko partiduaren atariko prentsaurrekoan egin du agerraldia gaur goizean. Bertan, taldea denboraldia hasteko prest dagoela aipatu du: “Taldea denboraldiko lehen partida ofiziala jokatzeko gogoz dago. Nik uste dut ondo prestatuta iristen garela lehen partidu honetara”.

Lehen neurketa etxean jokatzeak ere ilusio berezia egiten die Real Uniongo jokalariei eta honela adierazi du prestatzaileak ere: “Ilusioa areagotzen du etxean jokatzeak, gure zaleen aurrean. Ez da ordurik onena, baina deialdia egin nahi dut etortzeko. Galek itxura polita izan dezala eskatzen dut, jendea etor dadila taldea animatzera”.

Talde txuribeltzak Cornella izanen du aurkari igandean eta Zulaikak erran duen moduan, azken hilabeteetan “taldea dezente berritu” dute. “Harrobiarekin lana ondo egiten duen talde bat da. Azken bi urteetan ezusteko sorpresa izan da. Azken asteetan ere fitxaketak desberdinak egin ditu eta pixkanaka gora egingo duten talde bat izanen da, hazten joango dena”, gaineratu du azpeitiarrak.