AITOR RODRIGUEZ LOPETEGUI LEHIO ETA PERTSIANEN KONPONKETAK HURRENGO NEURKETAKO BALOIA EMANGO DU
Real Union eta Logroñes taldeen arteko partiduko baloia emango du Irungo klubeko babesle berriak
Real Union eta Aitor Rodriguez Lopetegui lehio eta pertsianen konponketak akordio batera iritsi ondoren, Irungo enpresa futbol klubaren babesle berria bilakatu da. Horrez gain, enpresako arduradun Aitor Rodriguezek berak Stadium Galen jokatuko den hurrengo neurketako baloia oparituko du, hain zuzen ere, larunbatean Real Union eta Logroñes taldeek jokatuko duten partiduarena.
Rodriguezen enpresak aluminiozko eta PVC-ko lehioak eta pertsianak mantendu eta konpondu egiten ditu eta, bere sektorean, erreferente bihurtu da eskualdean. Enpresako jabearen hitzetan oso garrantzitsua izan da klubaren babesle bilakatzea eta bere haztean parte hartzea: “Abonatua naiz duela urte askotatik eta proiektu berriak ilusio handia piztu du eskualdean. Klubak hazten jarrai dezan ekarpenak egin nahi ditugu”.
Oscar Galan Real Unioneko kontseilariak ere eskualdeko enpresa txikien babesa jasotzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du: “Lehen egunetik esan genuen hemen egon nahi zuen edozein enpresa edo negozio txiki egongo zela. Eta hau beste froga bat da. Aitor Real Unionen jarraitzaile fidela da, eta bere enpresaren bitartez babesa emateko urratsa eman du”.
200 sarrera Logroñes taldeko zaleentzat
Larunbateko norgehiagokaren harira, Real Unionek 200 sarrera jarri ditu salgai Logroñes taldearen zaleek eros ditzaten. Sarrera hauek Ekialdeko Tribunakoak izango dira eta 15 euroko prezioa izango dute helduentzat eta 12koa, 18 urtetik beherakoentzat. Online erosteko aukera izango dute errioxarrek hurrengo estekan sartuta: https://cutt.ly/Tribunaeste