AITOR GORROTXATEGI ZAZPIGARRENA BUKATU DU MUNDUKO TXAPELKETAN
Santiagotarrakeko palistak Espainiako selekzioarekin Hungariako Mundialean K4ko kanoan aritu zen asteburuan eta zazpigarren bukatzea lortu zuen
Emaitza bikainarekin eta oso pozik amaitu zuen Aitor Gorrotxategi palista irundar gazteak asteburuan jokatu zuen Hungariako Munduko Txapelketa. Oraindik 23 urtez azpiko txapelketan lehiatu behar badu ere, Espainiako selekezio absolutuarekin aritu zen eta oso positiboki baloratu dute K4ko finalean erdietsitako emaitzak. Oso talde gaztea osatzen zuten, izan ere, hiru kide 23 urteetara ez ziren iristen eta beste bat senior mailako lehen urtekoa zen.
Behin txapelketa bukatuta, denboraldia amaitutzat jo du Gorrotxategik, oso denboraldi gogorra baina oparoa emaitzak kontutan izanda. Orain atsedena unea du, baina azkar martxan jarriko da berriz lanean datorren urteko helburu ilusionanteak eskuratzeko asmoz.