AITOR GORROTXATEGI HUNGARIAKO MUNDUKO KOPAN
500 metroko K4 kategorian lehiatuko da Gorrotxategi
Ur lasaietako Santiagotarrak klubeko Aitor Gorrotxategi Hungarian ospatzen ari den Munduko Kopan lehiatuko da, Espainiako selekzioarekin. 500 metroko K4 kategorian arituko da irundarra, Pelayo Roza, Carlos Perez eta Adrian del Riorekin batera.
Hungarian jokatzen ari da aurten piraguisten Munduko Kopa. Atzo, maiatzaren 10ean, hasi eta ortzirala (maiatzak 12) bitarte izanen dira piraguistak lehian, kategoria ezberdinetan. Aitor Gorrotxategi Santiagotarrak klubeko irundarra ere bertan da eta gaur jokatuko du lehen kanporaketa. 500 metroko K4 kategorian arituko da, Pelayo Roza eta Carlos Perez asturiarrekin eta Adrian del Rio madrildarrarekin batera. Kanporaketa Alemaniako piraguaren ondotik hasiko dute. Gaur sailkatuz gero, bihar (maiatzak 12) finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.
Promesa Gazteen Espainiako Kopa
Honez gain, Ur biziak saileko kirolariak Dumbrian izanen dira asteburu honetan, maiatzaren 13tik 14ra, Promesa Gazteen Espainiako Kopa lehiatzen. Guztira, Santiagotarrak taldeko 11 kirolarik parte hartuko dute bertan.