AHAZTEKO JARDUNALDIA SUPERDIBISIOETAKO TALDEENTZAT
Guadalajaran ospatutako Espainiako Txapelketaren eta Errege Koparen ondoren, Lekaeneako klubeko taldeak porrotarekin bueltatu ziren ligako neurketetara
Ez zen jardunaldirik oparoena izan larunbat eta igande honetakoa Lekaeneako taldeentzat. Emakumezkoak 4-1eko porrota jasan zuten Sonia Etxazarreta Kirol Gunean jokatutako neurketan eta gizonezkoak madrilera egindako bisitan, San Sebastian de los Reyes 4-2 gailendu zitzaien.
Esan bezala, Lekaeneako emakumezkoen taldeak ASSA Alicante jasotzen zuen Irunen. Zuzeneko norgehiagoka zen, izan ere, jardunaldia hasi baino lehenago bi taldeak 22 punturekin sailkapenean berdinduta zeuden. Ohiko hirukotearekin aurre egin zion Lekaeneak partiduari, Ioana Tecla, Jin Zhang eta Belen Calvok oso ondo lehiatu ziren, baina zorte txarra izan zuten partiduko detaile garrantzitsuetan.
Belen Calvo Aika Minagawaren aurka hasi zuen neurketa eta 3-0 argi galdu zuen jokalari japoniarraren aurrean. Jin Zhangen unea iritsi zen, asko borrokatu zuen markagailuan lortzeko, baina bost set jokatu ondoren, Marina Ñiguezek lortu zuen Alacantarren bigarren puntua. Ioana Tecla ere bostgarren setera iritsi zen Paulina Vega txiletarraren aurka, eta aurreko puntuan antzera Alicantetarrak nagusitu ziren, hori bai, bikotekako puntuan Lekaeneako jokalariek 1-3koa ezarri zuten.
Irundarrei irabaztea soilik geratzen zitzaien, baina Belen Calvok beste behin bostgarren setean Marina Ñiguezen aurrean galdu eta 1-4koarekin neurketa Alacanterren alde bukatu zuen. Horrela, ASSA Alicantek Lekaenea sailkapenean aurreratu zuten, liga bukatzeko lau partiduren faltan irundarrak 22 punturekin sailkapeneko bostgarrenak dira.
4-2 Madrilen
Lekaeneako gizonezkoen taldeak ezta ezin izan zuen errenkadan lortutako laugarren garaipena erdietsi San Sebastian de los Reyesen kantxan. Endika Diez, Daniel Kosibak eta Jaime Vidalek bidaiatu zuten Madrilera eta norgehiagokako lehen puntua Kosiba kroazioarrak lortu zuen Nelson Jose Villanuevaren aurrean. Madrildarrekin Takumi Ichenosi japoniarraren eskutik markagailua berdintzen zuen eta Carlos Francok Endika Diezengan lortutako garaipenaren ondoren, etxeko taldeak 2-1 markagailuari buelta eman zion.
Ichionsek berriro 3-0 irabazi zuen, kasu honetan Daniel Kosibaren aurka eta Endika Diezek Villanuevari garaituta, 3-2 irundarrak markagailuan hurbildu zituzten. Jaime Vidalek berdinketa bilatu zuen Francoren aurrean, baina San Sebastian de los Reyeseko mahai tenislaria gailendu zen.
4-2 galdu arren, liga bukatzeko hiru neurketen faltan, Lekaenea 23 punturekin sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da.