AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

2024/03/27
AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean ospatuko den Errege Kopako hirugarren kanporaketan. Partida bakarrera ospatuko da eta Alacanten izanen da neurketa, lehiaketaren araudian ezartzen duen moduan, maila ttikiagoko taldearen etxean.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak aurkaria Zilarrezko mailako taldea izanagatik ere, partidu honi merezi duen errespetuarekin aurre egin behar zaiola aipatu du: “Zilarrezko mailako taldea da Agustinos Alicante, baina denboraldi honetan erakutsi du dagoeneko indartsu dagoelako. Errege Kopan adibidez, ASOBAL Ligako Huesca eta Zilarrezko mailako liderra den Guadalajara kanporatu ditu. Etxean indartsuagoa da kanpoan baino. Gu faboritoak gara, baina pasa den denboraldian erakutsi genuen ere hori ez dela kanporaketa gainditzeko bermea”.

Bidaso Irunek kanporaketa gaindituko balu, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitarte jokatuko den azken faserako sailkatuko litzateke. Zortzi taldek hartuko dute parte final honetan, tartean Barça, pasa den urteko txapelduna, eta Logroño, pasa den urteko txapeldunordea. Lehiaketa ospatuko den lekua oraindik zehaztu gabe dago.

Talde horiak haimakagarren urtez segidan hartuko du parte Errege Kopan eta denboraldi honetakoa bere historiako 37. edizioa izanen da. Orain arte Bidasoa bi aldiz izan da Errege Kopako txapelduna: 1991an Alziran eta 1996an Leonen.