ADRIAN FERNANDEZEK BIDASOA UTZIKO DU

2022/05/26
ADRIAN FERNANDEZEK BIDASOA UTZIKO DU

Bidasoa Klubak jakitera eman duenez, jokalari astuariarrak datorren denboraldian ez du talde irundarrean jokatuko

Bidasoa Klubak, prentsa ohar baten bidez jakinarazi duen moduan, Adrian Fernandez Clementek ez du taldean jarraituko hurrengo denboraldian. Urte honetan, jokalari asturiarrak Sacyr Asobal Ligako 28 neurketa, EHF European Leagueko 11 eta Errege Kopako lau norgehiagoka jokatu ditu guztira, eta horietan 128 gol sartu ditu.

Klub irundarretik Fernandezen “jarrera eta konpromisoa” eskertu nahi izan diote, eta orain hartuko duen kirol ibilbide eta pertsonal berrian “onena opa” diotela azpimarratu dute.