Abiada hartu du Hendaiak
HENDAIA: Bainçonau – Etcheverry, Azpeitia, Gaillardet, Macicior – Chaudière, Alcalde – Sallenave, V.Pinon, C. Pinon – Vial, Zubizarreta – Neisen, Ezpeleta, Dallery.
Aldaketak: Azpiroz, Sanchez, Landrodie, Carricaburu, Dominguez, Gil, Ducoté, Jimenez.
TYROSSE: Saint-Vincent de Tyrosse. Villetorte – Chasseur, Descazaux, Argel, Sarthou – Hourcade, Dubert – Lafitte, Lesbats, Visensang – Kahn, Fabre – Van-Staden, Didillon, Belestin.
Aldaketak: Brissot, Hontebeyrie, Lagain, Samson, Lemes-Vieira, Montois, Barbe, Benichou.
Udazken gogorra eduki ondoren, neguaren amaieran Fédérale 1 mailari neurria hartu dio Hendaiak. Oloron, Langon eta Tyrosse mendean hartu ditu etxeko azken neurketetan. Igandean nagusi izan ziren xuriak Ondarraitzen, landestarren kontrako lehian. Mailan lehiatzeko gaitasuna dutela erakutsi zuten berriro.
Multzoko azken postuan dago Hendaia, eta hamar puntuko desabantaila du aurretik duen St. Médardekiko. Hala ere, azken jardunaldietako bidetik, aldea murrizteko ahaleginean jarraituko dutela baieztatu dute hendaiarrek.