ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

2024/08/21
ABEL CASTAÑARES MASTER M65 MAILAKO MUNDUKO TXAPELDUNORDEA

Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 2000 metroko oztopo-lasterketan lortu du zilarrezko domina

Gothenburg (Suedia) hirian ospatu zen pasa den astean Munduko Master mailako Txapelketa. Bertan parte hartu zuen Bidasoa Atletiko Taldeko Abel Castañaresek eta emaitza onak bildu gainera, txapeldunorde izan baitzen M65 mailako 2000 metroko oztopo-lasterketan.

Abuztuaren 13an lehiatu zen Castañares 2000 metroko oztopo-lasterketan eta zilarrezko domina eskuratu zuen, Suedian ospatu zen M65 mailako Munduko Txapelketan. 7:49,85 minutuko denbora behar izan zuen proba osatzeko, denboraldiko bere markarik onena eginda. Castañaresen gibeletik Cesar Perez selekzioko kidea helmugaratu zen eta lehen postuan berriz, Ipar Amerikako Keith Davies sailkatu zen.