Abel Castañares laugarren M65 mailako Espainiako 10K Txapelketan
2025/03/12
Castañaresekin batera, Bidasoa Atletiko Taldeko Jose Gomez de Arriba seigarren izan zen M40 kategorian eta Asier Fernandez hamargarren M35 kategorian.
Espainiako 10K Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Bilbon eta bertan izan ziren Super Amara BAT taldeko master mailako korrikalariak diren Abel Castañares, Jose Gomez de Arriba eta Asier Fernandez, emaitza ezin hobeak biltzen.
Abel Castañaresek lortu zuen posturik onena, laugarren izan baitzen M65 kategorian. 39:22 minutu behar izan zituen 10 kilometroak osatzeko. Jose Gomez de Arriba berriz, seigarren izan zen M40 kategorian, 31:29 minutuko denbora eginez. Azkenik, Asier Fernandez hamargarren izan zen M35 mailan, 31:42ko denboran osatuta ibilibidea.