Abantaila txikia hartu du Real Unionek Federazio Kopako final zortzirenetan
2017/01/12
Gorabehera handiko norgehiagoka izan da Federazio Kopako final zortzirenetako joanekoa. Lehen zatian, ondo bideratuta utzi du Real Unionek, 2-0ekoarekin hartu baitu aldageletarako bidea, Esnaolaren eta Mario Capeleteren golei esker. Bigarrenean, ordea, markagailua berdintzea lortu du Alaves Bk. Garaipena Jorge Galanek eman dio etxeko taldeari, penalti jaurtiketa batekin, 80.minutuan. Datorren astean erabakiko dute kanporaketa, Gasteizen.