Abantaila txikia hartu du Hendaiak final zortzirenetan
2015/05/18
Bi puntuko abantaila eskuratu du Hendaiak Fédérale 2ko final zortzirenetako joanekoan. Ozta-ozta menderatu zuen igandean Angelu Ondarraitzen. Lehen zatian, kanpokoak izan ziren nagusi. Emaitza kezkagarria irudikatu zuen markagailuak atsedenaldian (7-21). Bigarren zatian hobera egin zuen xurien jokoak, baina azken unera arte ez zuten markagailua irauli. 80.minutuan lortu zuen azken zigor kolpea Jimenezek. Norgehiagoka estua izango da igandean Angelun (15:30). Bidaia laburra egin beharko dute zale hendaiarrek.