Abantaila minimoa lortu du Hendaiak Bokalen

2016/10/24
Abantaila minimoa lortu du Hendaiak Bokalen

BOKALE: Etcheverry - Trellu, Herrero, Courtade, Acébès - A. Betbeder, Aubrun - Aadel Saaf, Dongieux , Le Flem - Pourteau, Mundubeltz - O. Gouze, Sentenac, Courade.
Aldaketak: M.Gouze, Fernandes, Mocho, Dejean, Ospital, Simon, Mays.
HENDAIA: Chaudière - Sallaber, Ducoté, Gaillardet, Jaubert-Alzate - Bainçonau, Lopez-Herrero - Sallenave, Betachet, Labarthe - Pinon, Zubizareta - Ezpeleta, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Cazet, Imaz de Tomas, Dudicourt, Vial, Garayar, Jimenez, Azpeitia.

Hendaia liderrak irabazi du Bokaleko derbia, baina ozta-ozta, eta bigarren zatian gogotik sufritu ondoren. Lehenengoan nagusi izan baita, atsedenaldian hamar puntuko errenta edukitzeraino (6-16). Joko ikusgarria erakutsi dute xuriek lehen zatian.

Bigarrenaren hasieran, norgehiagoka ondo bideratu dute, 9-23koarekin, 52.minutuan. Hortik aurrera, ordea, etxekoen erreakzioa iritsi da, eta zitala izan da, gainera. Puntu bakar batera murriztu dute desabantaila, eta garaipena ere gertu izan dute. Hendairrek gogor eutsi diete, alabaina, eta irabaztea lortu dute azkenean.