Abantaila agortu zaio Real Unioni

2016/05/01
Abantaila agortu zaio Real Unioni

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Martins, Romo (Iriarte, 83'), Mujika, Juan, Eizmendi (Urbieta, 81'), Barrón (Iriondo, 60').

GERNIKA: Intxausti, Calle, Goiria (Franco, 73'), Larruzea, Carracedo, Torrealdai, Entziondo, Berasaluze, Etxabe (Luariz, 78'), Salutregi, Cid (Santamaría, 64').

GOLAK: 1-0: Torrealdai (3', bere atean). 1-1: Cid (42').

EPAILEA: Ferández Pérez. Txartel horiak: Azkoiti, Martins, Romo, Juan, Iriondo (Real Union); Intxausti, Larruzea, Torrealdai (Gernika). Ricardo Costa Real Unioneko atezainen entrenatzailea kanporatu du.

Denboraldiaren zati handi batean bildutako puntu mordoari esker, errenta lasaigarriaz gozatu ahal izan du Real Unionek azken jardunaldietan. Orain, ordea, minimoa da aldea. Gernikaren kontra berdindu ondoren, puntu bakarreko abantaila du Unionek bosgarren sailkatuarekiko. Bere esku dago play off-erako sailkatzea, baina ezin izango du berriro huts egin. Ez da erraza izango, txuribeltzak maila onenetik urrun samar baitaude. Gernikaren aurkakoan, golarekin topo egin dute bigarren minutuan, eskuin hegaletik zetorren erdiratzea Torrealdaik bere atean sartu duenean. 1-0ekoak indarra eman dio Unioni, oldarkor aritu baita hurrengo minutuetan. Denborarekin, ordea, bizitasuna galdu du etxeko taldeak. Pixkanaka, bizkaitarrak nagusitu dira berdegunean. Txuribeltzak baino gehiago izan dira, kontraerasoren batean larri samar ibili baldin badira ere.

37.minutuan aukera ona eduki du Gernikak. Callek eskura izan du gola, Morcillok lapurtu dio baloia, baina aldaratzean Entziondok gora egin du errematea. 41.ean, Azkoitik Etxaberi egindako errematea adierazi du epaileak, eta Aimar Cidek sarera bidali du baloia. Bigarren zatian, antzeko norabidea hartu du partidak. Aitor Zulaikak Iriondo zelairatu duen arte. Martinsi laguntza eman dio zelai erdian, eta pixkanaka nagusituz joan da Real Union. 71.minutuan Ricardo Costa atezainen entrenatzailea kanporatu du epaileak. Erabaki horrek, eta Unionen kalterako beste batzuek Galeko giroa berotu dute. Taldeak ere gora egin du, eta 74.ean Juan Domínguezek langara jaurti du baloia. Abagunerik onena izan da. Gehiagotan saiatu dira etxekoak, baina ez dute bigarren gola lortu. Puntu bakarra bildu izanak ondorioak izan ditu sailkapenean. Laugarren tokian dago orain Real Union, eta puntu bakarreko aldea du bosgarren den Toledorekiko. Bi jardunaldi gelditzen dira liga amaitzeko.