55 talde izan dira BATek antolatutako lehen errelebo lasterketan
2016/03/22
4XMilia errelebo lasterketaren lehen edizioa egin zuten igandean Irungo hirigunean, Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta. 55 talde izan ziren parte hartzaileak, lasterketa ezberdinetan. Federatuen artean, Super Amara BAT A taldea izan zen azkarrena gizonezkoetan, 19:03ko denborarekin. Emakumezkoetan, Hernani izan zen parte hartzaile bakarra, eta irabazlea, beraz, 25:44ko markarekin.
Koadrilen artean, BAT Runners taldea izan zen azkarrena gizonezkoetan (20:48). Emakumezkoetan, Hiru Kirol Hendaia izan zen talde bakarra (29:00). Talde mistoen artean, Aloña Mendik irabazi zuen (21:37). Enpresetan, GKV Driveline Legazpi C (21:42) gizonezkoetan, eta Kutxabank SA (28:11) emakumezkoetan izan ziren onenak.