5 ATLETA PISTA ESTALIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAREN BILA

2021/02/18
5 ATLETA PISTA ESTALIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAREN BILA

Asteburu honetan, Bidasoa Atletiko Taldeak aspaldi begiz jota duen lehiaketa batean parte hartuko du: Pista Estaliko Espainiako Txapelketa Absolutuan.

Bost izango dira Bidasoa Atletiko Taldea Madrilen ospatuko den Pista Estaliko Espainiako Txapelketa Absolutuan parte hartuko duten ordezkariak. Ilusioz beterik, Teresa Errandoneak, Iker Arotzenak, Maria del Mar Joverrek, Miriam Greorik eta Sara Villasantek bere errendimendurik onena bilatuko dute.

Teresa Errandonea 60 metro hesidunetan lehiatuko da eta urrea lortzeko aukera gehien dituen Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkaria da. Iaz lortutako titulua berresteko asmoarekin joango da Teresa Madrilera. Momentuz, rankingeko lehen postuan doa (8,13’’) eta forma-egoera oso onean dago. Aurreko asteburuan, Torunen jokatuko den Pista Estaliko Europako Txapelketan lehiatzeko denbora minimoa lortu zuen. Hala ere, Errandoneak gehiagorako anbizioa nahi du eta Tokioko Joko Olinpikoetako sailkatze probako marka-minimoa erdietsi nahi du. Horretarako, 8,13’’-ko denbora jeitsi beharko du eta datorren txapelketa aukera aproposa izan daiteke.

Iker Arozena luzera-jauzian arituko da. Espedizioko gazteena da, 19 urte besterik ez dituena, baina gauza handiak egiteko gogoekin bidaituko duena. Pasaden asteburuan, 7,46m-ko marka pertsonalarekin, 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun bilakatu zen Valentzian. Hori gutxi balitz bezala, txapelketara parte hartzaileen 4. marka onenarekin iristen da. Arotzenarentzat saria da txapelketa honetan parte hartzea eta Espainiako atleta onenen aurka lehiatzea; besteak beste, Eusebio Caceres, Jean Marie Okutu edota Daniel Solis izango ditu aurkari. Erronka zaila du aurretik, baina dominengatik borrokatuko du.

Maria del Mar Joverrek ere luzera-jauziko proban parte hartuko du. Rioko Joko Olinpikoetan (2016) parte hartutako kirolaria da eta Espainiako Txapelketara rankingeko bosgarren postuan iritsi da joan den asteburuan, Antequeran, eginiko 6.13m jauziarekin. Jover sasoian iristen da eta podiumera eramango duen jauzia harrapatzea besterik ez zaio falta.

Miriam Gregori 800 metroetan lehiatuko da. Denborak kontuan hartzen baditugu, txapelketako 10.markarekin iristen da, aire zabalean egindako 2:09.81 denborarekin, hain zuzen ere. Final handian sartzeko borrokan egongo da, ez du batere erraza izango, baina klubetik aditzera eman dutenez, “konfiantza osoa dugu Espainiako Txapelketan bere onena emango duela”.

Azkenik, Sara Villasante 1500 metroko probara, 4:29.51-ko markarekin, sailkapeneko 13.postuan iritsiko da. Ibon Muñozen, Bidasoa Atletiko Taldearen Kirol Zuzendariarn, esanetan, “zoragarria izaten ari da Villasanteren denboraldia. Lan txukuna egitearen ondorioz, txapelketa handi honetan lehiatzeko saria jaso du”.