4X100 metro libreetako Espainiako errekorra egin du Oskitz Aguilarrek

2016/03/23
4X100 metro libreetako Espainiako errekorra egin du Oskitz Aguilarrek

Emaitza bikainak lortu ditu Oskitz Aguilar Bidasoa XXIeko igerilari irundarrak asteburuan Sabadellen izandako Espainiako Kopan. Brontzezko domina eskuratu zuen 100 metro libreetako proban. 50 segundoen muga gainditu zuen, gainera. Baina 4X100eko erreleboan, 48.87ko marka harrigarria lortu eta Espainiako errekorra hobetzeko ekarpena egin zuen Aguilarrek. Selekzioko taldekideekin batera erdietsi zuen lorpen hori. 4X100eko talde horrekin, Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetarako txartela lortzen saiatuko da Oskitz Aguilar.