30.000 EUROKO IGOERA BIDASOAREN URTEKO AURREKONTUAN

2021/09/01
30.000 EUROKO IGOERA BIDASOAREN URTEKO AURREKONTUAN

Coronavirusak eragindako murrizketak horrela aginduta, C.D. Bidasoako Ohiko Batzar Orokorra ospatu zen Artalekun 108 bazkideren aurrean. 2021-2022 denboraldirako 1,13 milioi euroko aurrekontua bazkideen %89ak onartu du.

Bart urtero ospatu beharreko Ohiko Batzar Orokorra antolatu zuen C.D. Bidasoak, Coronavirusak eragindako murrizketen ondorioz, Artalekun 108 bazkideren aurrean. Bertan, bazkideen %89ko babesarekin, 1,1 milioi eurotik 1,13 milioi eurora igoko den aurrekontuaren igoera onartu zen.

Gurutz Aginagaldek, C.D. Bidasoako lehendakariak azaldu zuenez, urte zail honetan, denboraldian zehar izan dituzten zailtasun erantsiekin, “marra gorria ekonomia zela argi genuen". Gauzak horrela eta datuak azaleratuta, C.D. Bidasoak sasoia 28.000 euroko galerekin itxi duela ohartarazi zuen. Halere, joan den udan aurreikusitakoa zegoen kantitatea gainditzen ez duela gahitu zuen: “joan den udan 67.000 eurotako galera aurreikusita zegoen itxi berri den denboraldirako”.

Datorren denboraldian, talde irundarra EHF European League txapelketako partaide izango da eta denboraldiko aurrekontuan eragina izango du. Klubak ohar bidez jakinarazi duenez, “aurrekontua 1,1 milioitik 1,13 milioira igoko da 10.000 eurotako superabita aurreikusiz, bai gastuari dagokionez, bai diru-sarrerei dagokienez”.