2020ean EZ DU GARAIPENA EZAGUTZEN HENDAIAKO ESTADIOAK

2020/02/02
2020ean EZ DU GARAIPENA EZAGUTZEN HENDAIAKO ESTADIOAK
Thuir 27
23 Hendaiako Estadioa

Thuir taldearen zelaian, 2020 urteko bigarren porrota jasan zuen Hendaiako Estadioak, 27-23 izan zen azken emaitza

Lau golen aldeagatik Thuir taldeak bere etxean Hendaiako Estadioari gailendu zitzaion. Neurketa oso berdindua izan zen, baina detaileek markatzen dute askotan neurketa baten nondik norakoak eta larunbatekoan, bi puntuak Thuirrentzat izatea erabaki zuten.

Emaitza honen ondoren, Hendaiako Estadioak aurreko asteko egoera berdinean jarraitzen du, hamargarren postuan 19 punturekin. Bi talde ditu atzetik sailkapenean, Roques Sur Garonne eta Eysines, hiru eta zazpi puntutara dituztenak hurrenez hurren.