2018 URTEA ZAPORE ONAREKIN BUKATU DU LEKANEAK

2019/01/08
Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak garaipena lortu zuten 2018ko azken norgehiagokan
2018 URTEA ZAPORE ONAREKIN BUKATU DU LEKANEAK

Historikoa izan da 2018 urtea Lekaenea Mahai Tenis Klubarentzat. Lehen aldiz, nesken zein gizonezkoen taldea ETTU Cupean aritzea lortu zuten, gizonezkoak hain zuzen, txapelketa honetan inoiz baino hurrunago iritsi ziren.

Baina 2018a bukatzeko ligako jardunaldia zuten bi taldeek. Emakumezkoen taldea Covicsa Santa Eularia taldea zuen aurrean, sailkapeneko azkenaurrekoak, eta gizonezkoek Vilagarcia Tenis de Mesa Klubaren aurka jokatu behar zuten, sailkapeneko azken sailkatuaren aurka.

Biek ala biek garaipen erosoa lortu zuten. Ioana Tecla, Jin Zhang eta Belen Calvok osatutako hirukoteak 4-2 irabazi zuten talde balearrari eta Endika Díez, Dorde Borcic eta Jaime Vidalek 4-1eko garaipena eskuratu zuten talde galiziarraren aurrean.

Beraz, emakumezkoen taldea 2018 urtea sailkapeneko bostgarren postuan bukatu dute eta gizonezkoen taldeak laugarren postuan, biak europako postuetan. Ea 2019a aurreko urtea bezain oparoa den eskualdeko mahai tenisarentzat.