200 PALISTA BAINO GEHIAGO 54. BIDASOAKO JEITSIERA INTERNAZIONALEAN

2021/07/08
200 PALISTA BAINO GEHIAGO 54. BIDASOAKO JEITSIERA INTERNAZIONALEAN

22 taldek parte hartuko dute Santiagotarrakek berreskuratu duen 54.Bidasoako Jeitsiera Internazionala.

Aurreko urteko behartutako geldialdiaren ostean, Santiagotarrak Elkarteak “ilusio handienarekin” Bidasoako Jeitsiera Internazionalaren edizio berria antolatuko du larunbatean. Segurtasun neurri eta protokoloak errespetatuta, 200 palista inguruk eta 22 taldek parte hartuko dute historia handia duen jeitsiera honetan.

Beteranoak ekingo diote probari, 16:30ean. 17:00etatik aurrera, San Miguel ingurutik bigarren irteera emango dute klubeko ordezkariek; kasu honetan, kadeteek eta infantilen txanda izango da.

I. Bidasoa Txiki jeitsiera. 

Klubeko txikienek ere aurtengo Bidasoako Jeitsieran bere tokitxoa izango dute. Zalantzarik gabe, eskola kirolan parte hartzen duten neska-mutilek sufritu dute gehien, une askotan ezin izan dute beren lehiatu zein entrenatu, eta hori irauli nahian, Santiagotarrakek jeitsiera alternatiboa prestatu du. 15:30etatik aurrera, klubeko txikienak Faisango Irlatik hasi eta Santiagotarrak klubean izango dute helmuga.

Europako Txapelketarik ez. 

Eider Amundarainek, Martin Mirandak eta Unai Amostegik ezin izango dute uretan lortutako Europako Txapelketan lehiatu. Asteburu honetan jokatzekoak ziren, baina Errusiako egoera kontuan hartuta, Espainiako Piraguismo Federazioak palistak ez bertaratzeko erabakia hartu du, hiru palista horien ametsak zapuztuz. Halere, itxaropen guztiak ezin dituzte galdu, maratoi modalitateko Munduko Txapelketan lehiatzeko aukerak dituzte oraindik.