18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN IZAN DIRA BAT-EKO BORTZ ATLETA

2023/03/16
18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN IZAN DIRA BAT-EKO BORTZ ATLETA

Aritz Zuazok, Alaine Aguerraldek, Leire Martiarenak, Izaskun Sanzek eta Iker Ibargurenek parte hartu dute Salamancan ospatu den txapelketan

Espainiako 18 urtez azpiko Txapelketan izan dira berriki Bidasoa Atletiko Taldeko bortz atleta: Aritz Zuazo, Alaine Aguerralde, Leire Martiarena, Izaskun Sanz eta Iker Ibarguren. Bortzek lan ona egin dute eta bertan ikasitakoarekin itzuli dira berriz ere etxera.

Aritz Zuazok altuera jauzian parte hartu zuen eta lan bikaina osatu zuen. Bere marka pertsonala gainditu zuen, 1,88 metrotik gorako jauzia eginez. Azkenik, 13. postuan bukatu zuen txapelketa, pista estaliko denboraldia ongi borobilduz.

Alaine Aguerraldek ere ia segundu batean hobetu zuen bere marka 400 metroko lasterketan. Denboraldi honetan jokatu dituen proba guztietan hobetu du bere marka eta Espainiako Txapelketan ere horrela egin zuen. Kanporaketa oso azkarrean parte hartu zuen Aguerraldeak eta, finalera pasatu ezinik gelditu bazen ere, 57,31 segunduko proba osatu zuen, sailkatze denboratik oso hurbil.

Leire Martiarenak 18 urtez azpiko lehen Espainiako Txapelketa jokatu zuen aurten. 200 metroko lasterketan 26,11 segunduko kanporaketa osatu zuen. Martiarenak ez zuen lortu finalera pasatzean, baina denboraldi bikaina borobildu zuen azken marka honekin, urteko lasterketa guztiak korrituta.

Izaskun Sanzek 16. postua eskuratu zuen 1500 metroko lasterketan. Finalerdietarako txartela ere irabazi zuen eta bertan, 4:59,69 minutuko denbora egin zuen, hamaseigarren postuan sailkatuta azkenik.

Bukatzeko, Iker Ibargurenek zapore gaziaren eman zion amaiera pista estaliko denboraldiari. 1500 metroko finalerdietara pasatu zen Ibarguren eta aitzineko postuetan ibili zen azkeneko itzulira arte. Orduan, aurkariekin arazo bat izan zuen eta epaileek bertzeei traba egin ziela ebatzi zuten. Horrela, deskalifikatua izan zen. Ibargurenek bigarren postuan bukatua zuen proba, 4:07,09 denbora osatuz, finalera pasatzeko aukera zuelarik.