16 ETA 18 URTEZ AZPIKOEK PLAIAUNDIN JOKATUKO DUTE ASTEBURUAN

2023/12/22
16 ETA 18 URTEZ AZPIKOEK PLAIAUNDIN JOKATUKO DUTE ASTEBURUAN

18 urtez azpikoek gaur bertan jasoko dute Ordizia (16:00) eta 16 urtez azpikoak bihar arituko dira Uribealdea Gatikaren kontra (11:00)

Gabonen aitzineko azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan Plaiaundin, Txingudi Rugby Taldeko 16 eta 18 urtez azpiko taldeetako gazteek. Bietako nagusienek, Txingudi/Bera Bera taldeak, gaur bertan (abenduaren 22an) jokatuko du urteko azken neurketa etxean, 16:00etatik aitzinera, Ordiziaren kontra. Bihar berriz, abenduaren 23an, Gabiria Txingudi/Baztan 16 urtez azpiko taldekoen txanda izanen da. Hauek Uribealdea Gatika jasoko dute 11:00etan.